Gainera, aurten, Getxo Antzoki berria altzatzeko egitasmoa zehaztea espero du Udalak. Egungo kokapenean egongo litzateke kultur aretoa, 700 bat lagunentzako tokia izango luke antzoki berriak. “Madrileko Gobernuak aurtengorako emandako 1.000.000 eurotako dirulaguntza dugu horretarako”, Iñaki Zarraoa alkateak gaur zehaztutakoaren arabera. Getxo Antzoki berria ez da neurri handietako aretoa izango, ekonomi eta bideragarritasun ikuspuntuetatik tokia handitzea baino saio gehiago egitea errentagarriagoa baita. Gainera, alkate getxoztarraren arabera, "argi dago Getxoko publikoa ekitaldi nagusiak ikusteko lurraldeko beste antzoki batzuetara joaten dela, Barakaldoko BEC tartean. Horregatik toki handi batek ez luke zentzu handiegirik izango udalerrian, osatzea eta kultur ekitaldi desberdin gehiago eskaintzea baita helburua".
Iberberango edo Ibarbengoa?
Hasiera batean, Bidezabal eta Berango artean egin nahi den metro geltoki berriari Iberberango izena jarriko zitzaiola iragarri zuten arren, azterketa toponimikoen arabera, Getxo aldeko gunea Ibarbengoa izena duela baieztatu du Iñaki Zarraoa alkateak. "Getxoko Udalbatzak erabaki beharko du geltokiari zein izen jarriko zaion", zehaztu du tokiko agintariak.