Gaur, otsailak 1, Bosteko'05 arte garaikideko erakusketa ibiltaria zabaldu dute Itzubaltzeta / Erromon. Urtean zehar, bost udalerritan ikus daiteke Bosteko'05 eta, otsailaren 28ra arte, Lope de Vega kaleko erakusketa aretoan gozatu ahal izango dute ikusleek. Aretoaren ordutegia honako hau da: 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera, eta 11:00etatik 13:00era larunbatetan. Sarrera doakoa da. Bosteko'05 erakusketaren zortzigarren edizioak gaurkotasun handiko hiru sortzaile elkartu ditu: Mikel Diez Alaba eta Carmelo Camacho margolariek, eta Iñaki Olazabal eskultoreak "hiru aldetako elkarrizketa" osatzen dute. "Elkarrizketa honek irudien keinu adierazpenaren inguruko ñabardurak eta ezberdintasunak uzten ditu agerian. Erakusketak, lan hauen aurkezpenaren bidez, aukera ematen dio ikusleari egile bakoitzaren sorkuntza unibertsoa osatzen duten gakoak zein diren ezagutzeko", azaldu dute artistek. Argazkian, Mikel Diez Alabaren artelana, "Del exterior al interior 1971-2001" izeneko erakusketakoa.