Txakurzuloko aldapa itxita egongo da hilabete eta erdiz ibilgailu zein oinezkoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 1a, 22:59

Astrabudua eta Leioa lotzen dituen Txakurzuloko aldapa hilabete eta erdiz edo itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako eta oinezkoentzat, udal erandioztarreko iturriek jakinarazi dutenez. Herriko beste hainbat lekutan egin eta egingo duten bezalaxe, inguru horretan ere saneamenduko sarea berritzeko lanari ekingo diote. Euri eta hondakin-uren sarea "egoera tamalgarrian" zegoela egiaztatu ondoren, sare horiek berritzeari ekin zion Erandiko Udalak joan den 2005eko urrian. "Ubideetan eta erregistro-putzuetan butxadura eta kirats arazo ugari izanik, mantentze eta ingurumen arazoak gertatzen ziren sarritan", azaldu duetenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun