Emakume bat zendu da Leioan etxebizitza batean izandako sutean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 2a, 19:56

Gaur goizaldean su hartu du etxebizitza batek Leioan, eta 76 urteko andrazko bat hil da. Suhiltzaileak etxebizitzara sartu direnean kordea galduta aurkitu dute emakume hori, eta osasun larrialditako zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, ordubatak hamar gutxi aldera piztu da sua, Iparragirre kaleko 52. zenbakiko etxebizitza batean, zazpigarren solairuan. Suhiltzaileak laster sartu dira etxebizitza horretara, barruan zeudenak erreskatatzera, eta 76 urteko emakumezko bat konorterik gabe aurkitu dute barruan. Andrazkoa berpizteko ahalegina egin dute osasun larrialditako zerbitzuetako kideek, baina, azkenean, han bertan hil da.

Emakumea sugarretatik ihesi zihoala kea arnastuta ito da. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, atearen ondoan etzanda aurkitu dute. Kalte materialak handiak izan diren arren, ez dituzte gainerako auzokideak ebakuatu behar izan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun