Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, Peugeot Part eta Seat Alhambra markako bi autok elkarren aurka jo dute, 11:10ak aldera, BI-637 errepideko Bilborako bidean, Itzubaltzeta / Erromoko errotondatik hurbil. Ezbeharraren ondorioz, bi emakume zauritu dira, 37 urteko P.G.R. eta 76 urteko P.C.R., eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. 12:30ak inguruan ere beste auto-istripu bat izan da BI-637 errepideko Bilboko noranzkoak. Oraingo honetan, lau ibilgailuk talka egin dute Artea merkatalgune parean. Ezbeharra dela eta, A.G.V. 28 urteko gaztea zauritu da eta, aurrekoan bezala, Gurutzetara eraman behar izan dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!