Getxoko Kirol Portuaren ondoan kokatua dagoen luxuzko itsas-bidaia ontzientzako kai berria gaur bertan inauguratu dute, Midnatsol ontzi norvegiarraren etorrerarekin. 2006an, guztira, 20 ontzi erraldoi porturatzea aurreikusita dute, gaur hasi eta datorren azaroaren 10era bitartean; orduan bukatuko baita itsas-bidaien denboraldia. Kai berri horren kudeatzaile den Bilboko Portu Agintaritzak jakinarazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak finantzatu du, Euskadiko Kirol Portua sozietate publikoaren bidez. Eginiko inbertsioa 12,9 milioi eurora heltzen da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!