Getxo udalerriko Agate Deuna koru jaialdiak hogei urte beteko ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 2a, 22:49

Getxo udalerriko Agate Deuna Jaialdia ospatuko da bihar, otsailak 3, eta biharamunean, otsailak 4, ekitaldiak bere hogeigarren urteurrena ospatuko duelarik aurten. Oraingo honetan 40 bat taldek hartuko dute parte. Haurren taldeak ostiralean jardungo dira eta helduen taldeak eta talde mistoak larunbatean, 19:00etatik 21:00etara. Helduen taldeen eta talde mistoen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Itzubaltzeta / Erromo eta Areeta eta, bigarrena, Algorta eta Getxo. Beraz, udalerri osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez. Algorta eta Getxoko taldeek Telletxe plazan bilduko dira 20:30ean, guztien arteko emanaldia eskaintzeko.

Orain dela urte batzuk Agate Deuna lehiaketa desagertu zen parte-hartze librearen mesederako, jaiak eta parte-hartzearen gehitzeak lehiaketaren eta sarien lekua hartu dutelarik. Azken urteotan, sarien ordez, taldeek parte-hartzeko dietak jaso ohi dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun