Asteburu honetan bost saio eskainiko dituzte Algortan Pirritx eta Porrotxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 3a, 10:00

Nahiz eta Getxoko PPk betoa ezarri nahi izan dien, Pirritx eta Porrotx pailaso euskaldunak hiru egun ezberdinetan ikusteko aukera egongo da, asteburu honetan, Algortan. Gaur, otsailak 3, Getxo Antzokian eskainiko dute “Maite zaitut” izeneko haurrentzako saioa, 18:00etan. Bihar, larunbata, emanaldia bikoitza izango da, 12:30ean lehenengoa eta 18:00etan bigarrena. Eta igandean, otsailak 5, berriz ere 12:30ean eta 18:00etan. Sarrerak 3,50 euro kostatzen dira. Hala ere, 1987tik hona, Pirritx eta Porrotxek Euskal Herriko txikienen artean bildu dituzten milaka eta milaka jarraitzaileak kontuan hartuta arrakasta ziurra da eta kostako da sarrerarik topatzea. Argazkian, Pirritx 2005eko abenduaren 3an Asteasun emandako saioaren ostean / Luistxo Copyleft lizentziapean.

Gaiaren inguruko berriak:

Pirritxi eta Porrotxi betoa ezarri nahi die Alderdi Popularrak (2006 Urt 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun