Eskolaren bidez, haur guztien euskalduntzearen beharra lau haizetara zabaltzeko, sinadurak batuko dira asteburuan Algorta, Itzubaltzeta eta Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 3a, 10:37

Hezkuntza eta euskalgintzako eragile ezberdinek aurkeztutako ekimenari helduz, Uribe Kosta eskualdean ere martxan da "Bai eskolak euskalduntzeari!" sinadura bilketa kanpaina. Gauzak horrela, eta Pirritx eta Porrotx pailazo euskaldunak Algortan hiru egun ezberdinetan ikusteko aukera izango dela aprobetxatuz, aldarrikapen horrekin bat egiteko aukera emango diegu, antzerki ikuskizuna ikusteko asmoz, seme-alabak Getxo Antzokira lagunduko dituzten aita-amei; baita hurbiltzen diren lagun guztiei ere. Gaur, sinadurak batzeko mahaitxoa jarriko dugu bertan, 17:30etik 18:30era. Bihar, berriz, bikoitza izango da saioa, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 18:30era. Eta igandean aurrekoan bezala. Horretaz gain, Itzubaltzeta / Erromo eta Areetan Agate Deuna bezperako koplei lagunduz bilduko dituzte sinadurak. Abeslari taldeak 19:00etatik 21:00etara ibiliko dira kantu kantari. Eskualdean herriz herrikako batzordeak ari dira sortzen. Argazkian, orain pare bat aste egin zen Uribe Kosta mailako batzarra.

Gaiaren inguruko berriak:

"Bai eskolak euskalduntzeari!" sinadura kanpaina jarri dute abian (2006 Urt 30)


Eskolak Euskaldundu ekimena
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun