Bestetik, errepresioaren aurkako erakundeak gogorarazi zuen Leioako gazte bien aurkako akusazioak Ertzaintzaren txosten bat ere baduela oinarri. Dirudienez, kartelak jartzen ari ziren bitartean ertzainek identifikatu egin baitzituzten gazteak, eta beren aurkako salaketa jarri gerora. Poliziakiderik, baina, ez zen asterateko hitzordura agertu ere egin. Hala, saioa azkarra izan zen, eta datozen egunotan jakinaraziko dute sententzia. Behinik behin, Askatasunak esan zuen balitekeela gazteei zigorrik ez ezartzea.
Gaiaren inguruko berriak:
Leioako bi gazte epaituko dituzte Kottoren heriotzaren gaineko kartelak jartzeagatik (2006 Urt 26)
Jose Angel Altzuguren "Kotto" euskal preso politikoaren heriotza salatzen zuten kartelak Leioako kaleetan jarri izana leporatuta epaitu zituzten astearte goizean herri horretako bi gazte, Getxo udalerriko epaitegian. Hain zuzen ere, gaitzespen kartelek "PSOE hiltzaile" leloa ei zeramaten, eta Leioako Udaleko PSE-EEko zinegotzi batek jarritako salaketaren harira abiatu zen prozedura guztia. "Irainak" egin izana leporatzen diete, zehazki. Hala ere, Askatasunak egun horretan jakinarazi eta Gara egunkariak zabaldu zuenez, zinegotzia epaitegian agertu egin zen, baina aipatu kartelak nork jarri zituen ez zekiela onartu zuen, epailearen aurrean hitza hartu zuenean. Argazkian agertzen den kartelagatik epaitu dituzte Leioako bi gazteak.