Uribe Kostako lau preso dago legionelak bi hildako eragin dituen Zuerako espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 4a, 15:37

Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko blogak jakinarazi duenez, legionela-agerraldia izan da Zuerako (Zaragoza) espetxean –argazkian– eta dagoeneko bi preso sozial hil egin dira. Errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez, "presoek ez dute espetxetik inolako informaziorik jaso eta bertako egunkarietatik enteratu behar izan dira. Espetxeak hartu duen prebentzio bakarra 1,5 litro ur ematea izan da". Espetxe horretan dira Martin Etxegarai (Berango), Iñaki Bilbao (Urduliz), Olga Sanz (Sopela) eta Txabi Moreno (Sopela) Uribe Kostako euskal preso politikoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun