Datorrren otsailaren 11n Bilboko Botika Zaharretik aterako da II. Euskal Karabana. Bertan, 40 ibilgailu baino gehiagok ekingo dio bideari Alacanteraino (Herrialde Katalanak), gero ferryan Oranera (Aljeria) eta handik basamortutik Tinduferaino (Aljeria). Lehenago Botika Zaharrean jaialditxoa egingo da, goizez, eta bertan ikusgai egongo dira 40 ibilgailu horiek goizeko 11etatik aurrera.
Itxaso Fernandez, Atfal Getxoko Sahararen aldeko elkartearen izenean
II. Euskal Karabanari buruzko argibide gehiagorako: 657 726 066
Getxon Sahararen alde egin den jaki eta konpresen bilketan 4 tona baino gehiago jaso dira, 4.215 kilogramo hain zuzen ere. Kanpainari Arteako Eroskin egindako bilketaren bidez azaroan hasiera eman bazitzaion ere, urtarrilean izan du garapen garrantzitsuena, eskoletan jaso baita kopururik handiena. Azukrea, atuna eta konpresak eskatu zituen Atfal Getxoko Sahararen aldeko elkarteak eta guztira 2.230 kilo azukre, 1.438 kilo atun, ia 400 kilo arroza, pasta eta lekari, eta 60 kutxa konpresa jaso dira bi hilabete hauetan. Eskolen artean, berriz ere, San Nikolas ikastolan jaso da kopururik handiena, 800 kilo baino gehiago. Eskertzeko da ikastolak ikasleekin geletan egin duen lana, ikasleak eta irakasleak bilketa honetan inplikatuz.