Gaiaren inguruko berriak:
ADN “frogak” Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera (Etengabe.org, 2006 Ots 02)
Orkatz Gallastegi kondenatzeko erabili zen ADN frogen operatiboa azaldu du gaur "El Correo Español"ek (2006 Urt 02)
Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote (2005 Abe 15)
Orkatz Gallastegi kondenatzeko ADN frogak baliagarriak direla dio orain Espainiako Auzitegi Gorenak (2005 Aza 29)
Gurasoak elkarteak bihar, otsailak 6, kontzentrazioa egingo du Bilboko Plaza Zirkularrean arratsaldeko 19:30ean. Protestaren helburua "gazteen kontrako torturak, ADN 'frogak', epaiketak eta zigorrak" salatzea da. Ertzaintzak batutako ADN zantzuak erabili dituzte Espainiako epaileek Euskal Herriko hainbat gazte zigortzeko, tartean Berangoko Orkatz Gallastegi. Gurasoak elkarteak iragarri duenez, kontzentrazioan erabiliko dituzten leloak honako hauek izango dira: "Gazte kriminalizatuak = epaiketa politikoak = bizitza osorako espetxe zigorrak".