Sopelako Ganebarri gaztetxean identifikatutako hiru gazte Getxoko Justizia Jauregian deklaratu behar izango dute bihar, otsailak 6, goizeko 10etan etxebizitza usurpatu izana leporatuta. "Gara" egunkariak SUGAko iturrietan oinarrituta, gazteak bihar bertan epaituak izango direla iragarri du, baina antzeko kasuetan ez da horrela izaten eta litekeena da bihar soilik deklaratu behar izatea. EAEko poliziek ostiralean identifikatu zituzten 3 gazteak, Ganebarri gaztetxeko inguruetan, eta horrezkero etxebizitza usurpatzeagatik salatu zituzten. Argazkian, SUGAko kideen kontzentrazioa iaz, Getxoko epaitegietan geroago aske geldituko ziren gazte batzuek Igeltserako okupazioagatik deklaratzen zuten bitartean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!