Euskadi-Kuba elkartea Koska irratian izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 6a, 22:20

Aste honetako "Resumen Latinoamericano" saioan Euskadi-Kuba elkarteko kideak izango dira Koska irratiko estudioetan, azken egunetako berrien inguruko hausnarketa egiteko. Astero legez, irratsaioa asteazkenean entzun ahal izango da arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara, FM dialeko 108.0n. Otsailaren 8an, besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte Euskadi-Kubako kideek: Fidel Castro Kubako presidenteak (argazkian, eskuinean) egindako azken adierazpenak, Posada Carriles eskuindar terroristaren auzia, edo Nazio Batuen Erakundean urtero ekonomikoaren blokeoari buruz egiten den eztabaida.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun