Zartako taldeak kontzertua eskaini behar zuen Kantabrian. Hispanismo.org foroan horren berri izan eta kontzertua bertan behera uzteko kanpaina bat jarri zuten martxan. Foroan gaia abiarazi zuenak horrelaxe idatzi zuen: "ez dakigu konturatzen diren zein kontzertu egitera doazen. Zartako taldea ultraezkertiarrez osaturik dago. Estilo musikalaren edukia beraiek bezala pentsatzen ez dutenen aurkako gorroto eta indarkeria mezuz beteta dago. Erailketak goraipatzen dituzte eta ETAren indarkeriaren biktimak gutxiesten ditu". Hispanismo.org webguneak bi logo ditu: Espainiako armarria eta arrano beltza "Jaungoikoa eta Lege Zaharra" leloaz lagunduta.
Esan bezala zerrenda beltza 75 musika taldez osaturik dago. Gipuzkoarrak dira talde gehienak, baina Bizkaia, Araba eta Nafarroako hainbat talde ere badira.