Eudelek etorkinen familiengana ere iritsi nahi du kanpaina horrekin. Horrez gain, sei urte bitarteko haurren gurasoentzako gida prestatu du Eudelek. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hilaren 17a bitartean egingo du aurrematrikulazio kanpaina. Katalogoak, kartelak eta bestelako materiala banatuko dute EAEn.
Mintegia Itzubaltzeta / Erromon
Bestalde, eskolako matrikulazio aldia gain-gainean dagoela, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 0 eta 6 urte arteko umea dutn aita-amei edo izateko asmoa dutenei, “hizkuntz ereduei buruz sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko”, mintegia egingo du asteazken honetan, Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean, 20:00etatik aurrera. Haurtzaindegi zerbitzua eta kultur arteko luntxa ere egongo dira.
Matrikulazio kanpaina gelditzeko eskatu du EHBEk
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeko 13 kide Donostiako Hezkuntza Ordezkaritzan izan ziren atzo, otsailak 6, Hezkuntza Sailari matrikulazio kanpaina gelditu dezan eskatzeko. Euren ustez, atzo bertan abian jarritako kanpaina legez kanpokoa da, A, B eta D ereduak aukeran eskaintzen baititu. Tontxu Campos Hezkuntza sailburuarekin biltzea ere eskatu zuten. Azkenean astelehenera arteko epea utzi dute eskaeraren erantzuna jasotzeko. Ordurako bilera egiteko egunik zehazten ez bada auzibideari ekingo diotela jakinarazi dute EHBEko kideek.
Gaiaren inguruko berriak:
B eta D ereduen aldeko kanpaina abiatu du Eudelek Bizkaian (Berria, 2006 Ots 07)
Hitz egin edo salatu (Berria, 2006 Ots 07)