Leioako Gaztelueta ikastetxeko Diego Gonzalez Pinto (argazkian) bigarren sailkatu da Matematikako 42. Olinpiadako EAEko kanporaketa eta, horrela, martxoaren 23tik 26ra bitartean, Sevillan izango den finalean parte hartuko du ikasleak. Urtarrilaren 20an Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen txapelketan, Donostiako Usandizaga BHIko Javier Goñi Mola izan zen irabazlea eta Bilboko Pureza de Maria Ikastetxeko Maria Belen Ansoleaga hirugarren sailkatua. Matematikako Olinpiada Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen du. Lehen fase horretan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 43 ikaslek hartu zuten parte, gehienak Batxilergoko 2. mailakoak, unibertsitateko iturriek jakinarazitakoaren arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!