Berangoko Udalak 45.000 euro inbertitu ditu liburutegiaren fondoen katalogaziorako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 13:08

Berangoko Udalak berriki gauzatu du udalerri horretako liburutegiko fondoen katalogazioa, Eusko Jaurlaitzako liburutegien sarean sartu behar baitu, udal iturriek prentsa-ohar batean adierazi dutenez. "Horrek abantail asko ekarriko ditzkio herriko liburutegiari, hala nola, irakurgune bakoitzaren artean mailegutzak ahalbidetzea liburutegi hortan idazkia egon ez arren, eta erabiltzaileek liburu gehiago eta hobeagoak errazago aurkitzea", azaldu dutenez. Eusko Jaurlarizaten liburutegien sarean sartzeak liburutegiko txartela berritzea ere ekarriko du. Kide guztiek doan egin ahal izango dute agiria Berangoeta kultur etxean kokatuta dagoen Berangoko liburutegian bertan. Besteak beste, 6.000 liburu dago bertan, "berangoztar bakoitzeko bat, gutxi gora behera".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun