"Hizkuntzen mundua" liburua aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 18:16

"Hizkuntzen mundua: munduko hizkuntzei buruzko txostena" liburua aurkeztuko dute bihar, otsailak 9, 17:30ean EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan. Munduko hizkuntzei buruzko txostena munduko hizkuntzen egoera aztertzen duen urte askotako lanaren emaitza da, Unesco Etxeak sustatua. Ingelesez uztailean argitaratu zen eta orain EHUk euskaraz kaleratu du. Egileak Felix Marti (argazkian), Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu dira. Aurkezpenean parte hartuko dute Ludger Mees, EHUko Euskara errektoreordea; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Felix Marti, Linguapax Institutuko Aholku Batzordeko presidentea, UnescoCat-eko ohorezko presidente eta liburuaren egileetako bat; Ruper Ormaza, Unesco Etxeko presidentea eta Itziar Idiazabal, EHUko katedraduna eta Amarauna Batzorde teknikoko partaidea. Aurpezkena bukatuta, 18:30ak aldera, Felix Martik hitzaldia eskainiko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun