Ipuin euskaldunekin gozatzeko aukera izango da bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 18:45

Egizu Getxo euskaldun! elkarteak antolatuta, bihar, osteguna, Jose Mari Carrere ipuin kontalari oreretarrak hiru emanaldi eskainiko ditu Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean, Ezequiel Agirre kalean. Saioak, goizez, 8:45ean eta 10:45ean, zein arratsaldez, 16:45ean, eskainiko ditu Carrerek. Egizuk ipuin kontaketak gustuko duen pertsona oro gonbidatu du bertaratzeko eta emanaldiez gozatzeko. Era berean, iradokizunak egin ditzaten deitu ditu Getxoko euskaldun guztiak: "hurrengo baterako proposamenik egin nahi baduzu, idatziguzu, elkarlanean hobeto egingo ditugu gauzak!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun