Uribe Kostako korridore berria zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 19:08

Carlos Estefania Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Zerbitzu zuzendari orokorrak Ser irratian iragarri bezala, bart zabaldu zen Uribe Kostako korridoreko ibilbide berriko zatietako bat. Noranzko bakoitzean, karril batetik baino ezin izango dira igaro ibilgailuak. Gauzak horrela, BI 634 errepidearekin bat egingo du Sopela parean korridoreak, aurreko bidea erabili gabe geratuz. Kurtzen sartzeko Mimenagako errotondaraino joan beharko dira gidariak, bertatik Berangoko herrigunean sartu eta, behin, metro geltokia igarota, aipatu auzora heltzeko. “Lanek erritmo onean doazenez”, uztaileko lehenengo hamabostaldirako korridore osoa egon liteke zabalik, Sopelako hondartzetara joan ahal izateko, Estefaniak zehaztutakoaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun