Asteburuari begira ekitaldi ugari egongo da Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 20:08
Ostegun honetan, otsailak 9, gaueko 8:30ean bi leioaztarrek –Igor Legarreta eta Emilio Perez– egindako pelikula estreinatuko da Kultur Leioan, "El gran Zambini" hain zuzen ere. Sarrera gonbidapenarekin izango denez, kultur aretoan bertan jaso beharko da aurretik. Ostiralean, berriz, 20:30ean, "Star trip" (argazkian, kartela) antzezlana eskainiko du Yllana taldeak eta larunbatean, 12:00etan, Agate Deuna XVII. Lehiaketako sari banaketa izango da Kultur Leioako auditorioan. Azkenik, igandean, Tentazioa taldeak "Eskola hutsik" euskarazko haur antzezlana eskainiko du, 12:30etik aurrera.
Ostiraleko antzerkirako sarrerak 12 eurotan eros daitezke eta haur antzerkirako txartelek 3 euro. BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, www.bbk.es web orrian eta Kultur Leioako txarteldegian lortu daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun