Apirilaren 3ra arte liburutegi zerbitzurik ez da egongo Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 21:26

Barrikako Udal Liburutegia Txintxilandiara lekualdatu dute, Udaletxeko bidea kaleko 2. zenbakian. Liburutegien Euskal Sistemaren barruan egongo da hemendik aurrera, kultur iturriek jakinarazi dutenez. "Horrek, erabiltzaileei garrantzizko zenbait abantaila ekarriko dizkie, hala nola, karnet digitala –Euskal Herriko liburutegi guztietarako eta administrazioko beste zenbait zerbitzuetarako baliagarria–, sareko 900.000 liburu-ondarearen berri izateko aukera... Hori dela eta, katalogazio lana behar den moduan egiteko, liburutegi zerbizuak ez ditu apirilaren 3ra arte ateak zabalduko. Bestalde, apirilaren 29an liburutegia itxita egongo da kulturekintzak egiteko. Udaletxean izango dira horiek, betiko moduan, liburutegi zaharrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun