Gizarte larrialdietarako 518 laguntza eman ziren iaz Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 8a, 21:46

Erandioko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak gizarte larrialdietarako 518 laguntza eman zituen iaz, 2004an baino 67 gehiago, udal iturriek jakinarazi dutenez. Gainera, Oinarrizko Errenta jasotzeko eskabidea egin zuten pertsonen inguruko beste 182 espediente ere tramitatu ziren. Horietatik, 105 eskabide etorkinek egindakoak dira, 60 araututako egoeran bizi direnak eta beste 45 beraien egoera arautzeko tramiteak egiten ari direnak. Udalak 495 Oinarrizko Errenta kudeatu ditu eta, guztira, 203.865 euro erabili ditu horretarako. Onuradunak, aldiz, 1.031 pertsona izan dira. 2005ean 164 onuradun berri onartu zituen (2004an baino 13 gehiago), 318 espedientetan aldaketak egin zituzten eta 25 herritarrek era honetako laguntza berreskuratu zuten.

Bestalde, 2005ean 68 herritarrek, gehienak adin handiak, jaso zuten etxez-etxeko laguntza. Hamahiru etxeko laguntzaile aritu dira zeregin horretan. Gaur egun, 25 pertsona daude zerbitzu hori jasotzeko itxarote-zerrendan eta beste 57 pertsona ari dira eskabideak tramitatzen. Etxean erori edo istripuren bat izanez gero laguntza eskatzeko tele-alarma sistema dago indarrean eta 55 adinekok dauka zerbitzu hori Erandion.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun