Ireki berri duten Erandioko Gazte Informazio Bulegoak informazio zabala eskaintzen die bezeroei kultura, aisia, astialdia, kirola, turismoa, beka eta lehiaketa alorretan, udal iturriek jakinarazitakoaren arabera. Gainera, enplegua bilatzeko laguntza ere ematen die gazteei, lan-eskaintzen datu-base baten bidez eta lanerako prestakuntzari buruzko orientabideak emanez. Internetera konektatzeko aukera ematen du eta eguneroko prentsa irakur daiteke bertan. Erandioko Gazte Informazio Bulegoa Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean dago, udaletxeko beheko solairuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!