Torturaren kontrako manifestaziorako autobusean izena emateko azken eguna da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 12:34

Larunbat honetan, otsailak 11, arratsaldeko 17:30ean Donostiako Boulevardean egingo den torturaren kontrako manifestazio nazionalera joateko Uribe Kostatik irtengo den autobuseko txartelak hartzeko azken eguna da gaur. Etengabe.org Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, txartelak ohiko lekuetan eros daitezke. Bestalde, autobusa ordutegi honen arabera hartu beharko dute Donostiara joango direnak: Sopela, 15:00etan; Berango, 15:05ean; Algorta, 15:10ean; Itzubaltzeta / Erromo, 15:15ean; eta Leioa, 15:20an. Argazkian, Unai Romanoren aurpegia Guardia Zibilaren eskuetatik igaro ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun