Portu Zaharreko zabalgunearen inguruan alegazioak aurkezteko epea bukatzear dagoela sinatzeko mahaia jarriko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 13:51

Datorren otsailaren 16an bukatuko da Portu Zaharreko zabalgunean Getxoko Udalak egin berri duen hirigintza arauaren aldaketa zehatzaren aurrean alegazioak aurkezteko epea. Hori dela eta, Portu Zaharreko zabalgunearen izaera publikoaren aldeko ekimenak epea amaitu baino lehen proposamen hori babesten duten hiritarrek alegazioa sinatzeko aukera izan dezaten sinatzeko mahaiak antolatu ditu asteburu honetarako. Zehatz-mehatz, Gunearen izaera publikoa defendatzeko alegazioa sinatzeko azken asteburua da otsailaren 11 eta 12ko hauxe. Zapatuan eta domekan eguerdiko 12:30etik 14:15ak arte Portu Zaharreko Etxetxun egongo da idazkia sinatzeko mahaia. Argazkia: Zabalgunearen inguruan Portu Zaharreko jaiak ospatu ohi dira / Portuzaharra's Fotolog.

Ekimen herrikoiak gogoratu duenez, "igerilekuak zeuden orubea Ekipamendu Publikotzat deskalifikatu nahi du Getxoko Udalak eta orain hiri plangintzan duen jendarteko bokaziotik alboratuz, haren probetxu eta ustiaketa pribatuari bidea zabaldu. Udalean ez ei dakite zer egin gura duten bertan, baina urtetan zehar alboratuta dagoen aisialdi guneari irtenbide egokia, izaera publikoa mantenduz eman dakioke soilik".

Alegazio orria eskura dezakezu hemen (pdf) sakatuz.

Gaiaren inguruko berriak:

Portu Zaharreko zabalguneari erabilera pribatua ematearen aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte hainbat herritarrek eta Getxo Biziak (2006 Urt 26)

Portu Zaharreko zelaigunearen pribatizazioa salatu eta informazio-batzarra deitu du biharko Getxo Biziak (2006 Urt 17)

Portu Zaharreko zabaldegiari buruzko erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari da Getxoko PSE-EE (2005 Abe 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun