Bizkaia eta Gipuzkoan ikusi ahal izan zen kanpainak ondorengo lema zeukan: “urte bete giroa berotuz ” eta irudian zera ikus zitekeen: goiko lekuan emakume baten hankak eta hiru gizon hari begira eta behetik hura seinalatuz, ondorengo lema: “urte bete giroa berotuz”. Era berean, Araban ondorengo titulua zeraman kanpaina jarri zuten martxan: “urte bat gehiago ospatzeko… sekula ikusi ez den prezio biluztea (despelotea)”.
Aralar eta Plazandeok alderdien ekimenez
2005eko urrian, Emakundera Aralar talde politikoaren idazki bat iritsi zen. Idazki horren bidez aipatutako publizitate kanpaina gelditzea eta baita Jaurlaritzari egoki ikusten zituen administrazio-zigorrak ezartzeko eskea egitea eskatzen zen. Handik egun batzuetara kanpaina gelditzea eskatzen zuten Plazandreok alderdiaren eta pertsona baten idatziak jaso zituzten.
Azaroan Emakundeko zuzendariak hiru egun eman zizkion Media Markteki Euskal Autonomia Erkidegoan kanpaina eteteko. Kanpaina emandako epearen barruan eten bazuten ere, Jaurlaritzak uste du kanpainak zehapen-espedientea hasteko adineko garrantzia duela.