Asanblada irekia egingo du larunbatean Karrika konpartsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 17:51
Algortako Karrika gazte konpartsak batzar irekia burutuko du larunbat honetan, otsailak 11, eguerdiko 12etan Mentxakabarri gaztetxean. Konpartsak bertaratzeko eta parte hartzeko gonbite publikoa egin dio aisialdi alternatiboaren alde dagoen gazte orori. Karrika 2004ko otsailaren 27an eratu zuten makina gaztek, kultura globalizatutik at eta euskal kultura bultzatuz, Algortako gazteek eta gazteentzat egindako aisialdi alternatiboa bultzatzeko eta jorratzeko eta kuadrila, talde, txoko, kolektibo eta abarren elkargune izateko asmoz. Argibide gehiago nahi izanez gero, posta elektroniko honetara jo daiteke: algortakarrika@gaztesarea.net. Argazkian, Mentxakabarri gaztetxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun