Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugeniako plaza berria egiteko lanak (argazkian) direla eta, Ezequiel Agirre kalea –Errekagane eta Kresaltxu artean– itxi egingo dute trafikoarentzat datorren otsailaren 13tik aurrera eta zortzi bat astez, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Kale Nagusitik Itzubaltzetara sartu nahi duten ibilgailuek Aurrezki Kutxa eta Santa Eugenia kaletik joan beharko dira. Kale hauek estuak direnez, autobusek eta oro har kamioi guztiek ezin izango dituzte erabili.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!