Getxoko Udalak aldi bereko itzulpen-zerbitzua eskainiko die elkarteei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 21:36

Aldi bereko interpretazio edo itzulpen-zerbitzua lehiaketa publikora ateratzea onartu du, urte bateko eperako, Getxoko Udalak. Helburua zerbitzua eta azpiegitura teknikoa ikastetxe, kirol elkarte, kultur elkarte, haurtzaindegi, parrokia eta udalerriko beste talde batzuei beraien ekitaldirik jendetsuenetarako eskaintzea da. Egoitza soziala edo ohiko jarduera-lekua Getxon bertan eduki behar dute horiek. Euskararen erabilera sustatzeko planaren barruan dagoen ekimen horren bitartez, beste zerbitzu bat gehiago eskaini nahi dute, hain zuzen ere, "udalerriko bizitzaren arlo gehiagotan hizkuntzaren erabilera sustatzera lagunduko duena", Imanol Landa Presidentzia Arloko zinegotziak (argazkian) atzoko prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera.

Zerbitzua 20-25 pertsonatik gorako batzarretan erabili ahal izango da. Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira jaiak, ospakizunak, aire zabalean egindako ekitaldiak eta egun bi baino gehiagokoak ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun