B eta D ereduen gaineko erakusketa antolatu du etorkinentzat Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 22:12

Getxoko Udalak “1+1=bi, benetako elebitasunaren alde” lelopeko kanpaina aurrera eramaten ari da egun hauetan, umeen aurrematrikulak egiteko epea datorren otsailaren 17ra arte zabalik egongo dela aprobetxatuta. Aurten, lehenengo aldiz, euren seme-alabak matrikulatuko dituzten etorkinenei zuzendutako erakusketa antolatu dute tokiko arduradunek, beste etorkin batzuek eta bertoko batzuek egindako hitzez-hitzeko lekukotasunez osatuta. Horiekin batera, Getxo udalerriko hezkuntzari buruzko" datu objetibo batzuk" ere erakusten dira. “Erakusketak kanpotik etorri eta gure artean bizi direnentzako komunikazio bidea izan nahi du, kolektibo horri errealitate elebidunaren onurak zeintzun diren helarazteko” azaldu zuen atzo Imanol Landa Presidentzia alorreko zinegotziak. "Horregatik, erakusketaren berri etorkinak ibiltzen diren tokietan zabaldu da, hau da, mintzategietan, gune publikoetan eta abarretan", gaineratu zuen.

Erakusketa Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean egongo da ikusgai, gutxienez, otsailaren 12ra arte. Ondoren beste toki batzuetara eramateko asmoa dago, baina oraindik ez dute zehaztu nora.

Kanpainak bi zati

Getxo udalerrian kanpainak bi zati ditu. Duela egun batzuk informazio-jardunaldia egin eta haur elebidunen gurasoei gida praktikoa banatu zitzaien. Oraingoan, berriz, hainbat aholku jasotzen dituen eskuorria bidali du etxeetara Getxoko Udalak, Iñaki Zarraoa alkateak izenpetutako eskutitzaz eta umearentzaki kamiseta batez lagunduta.

Aurten 1.500 eskutitz banatuko ditu tokiko erakundeak. “Kanpainaren helburua informazioa ematen jarraitzea da, matrikulazio orduan hizkuntz-eredu bat aukeratzerakoan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko. Aldi berean elebitasuna gizarteratzeko giltzarri nagusietakoa dela azpimarratu nahi da eta horretarako B eredua, eta batez ere D eredua direla aukerarik aproposenak ere”, agertu zuen kanpainaren aurkezpenean Landak. 2005-2006ko ikasturtean Haur Hezkuntzako A ereduan 628 haur getxoztar daude, 587 B ereduan eta 1.003 D ereduan, udal iturrien arabera.

Gaiaren inguruko berriak:

B eta D ereduen aldeko kanpaina abian da Uribe Kostan (2006 Ots 07)

"Elebitasunaren alderdi onak nabarmentzeko" gida-liburua plazaratu eta mintegia antolatu du Getxoko Udalak (2006 Urt 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun