Hedabideek "gazteon aurka jokatzen duten papera" salatu du Leioako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 9a, 22:36

"Borrokaz aske biziz... independentzia!" lelopeko kanpainaren harira, Frantzia zein Espainiako komunikabideek "gazteok kriminalizatzen gaituztela" salatu nahi izan du Leioako Segik. Hain zuzen ere, gazte erakundeak abian jarritako mobilizazioen barruan, beste ekimen bat izan da gaurkoa. Kanpaina beraren barruan, otsailaren 17rako (barikua) herri-kalejira antolatu du Leioako Segik. Gaztesareak jakinarazitakoaren arabera, Udondo gaztetxeak, Leioako koadrilek, Kraska gazte konpartsak, Ikasle Abertzaleak erakundeak ere bat egin dute datorren asteko ekimenarekin. Herri-kalejiraren ostean, ekitaldia eta luntxa egingo dituzte gaztetxean eta kontzertuak egongo dira Kurkudi herriko tabernan. Argazkian, "Manipulatzaileak gazteon etsaiak" irakur daiteke egunkarietako orri itsatsien gainean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun