Emakume bat zendu da Areetan metroak harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 10a, 18:42
Pertsona bat zendu da gaur arratsaldean metroko konboi batek harrapatuta. Ezbeharra Areetako geltokian jazo da, 15:24ean, Metro Bilbao konpainiako iturriek jakinarazi dutenez. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, emakume heldua trenbidera amildu da, Telefonicara ematen duen sarreratik hurbil, Plentziarako noranzkoan zihoan metroa geltokira sartzen ari zela eta bete-betean harrapatu du. Metro zerbitzua ez da eten baina atzerapenak egon dira; trenbide bakarra mantendu dute zabalik Leioa eta Aiboa artean. Hala ere, 16:15ak aldera, metro zerbitzua lehengoratu dute. Dagoeneko ezbeharra izan den tokitik atera dute gorpua epailearen aginduz. Oraindik ere ez dute emakumea nor den argitu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun