Bestalde, Aralarrek nabarmendu nahi du larria iruditzen zaion gertaera: udal eta bestelako erakunde publikoen (tartean, Eusko Jaurlaritza eta aldundiak) kontrol eza. Azken batean beraiek ematen dizkiete euskarriak beraien kartelak jartzeko. Media Markteko kartelak Metro Bilbao, Bizkaibus, Euskotren eta Bilboko Udaleko hesietan egon ziren ikusgai.
Erakunde publiko hauek, ezin dezakete lehentasunik eman errentagarritasun ekonomikoari. Kartel hauek jarrita, agerian uzten dute ez dutela betetzen emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren legislazioa.
Gaiaren inguruko berriak:
Aralarrek Emakunderi bitalitako idazkia (pdf) (2006 Urt 09)
Media Markt kanpaina sexista bat egiteagatik zigortzeko bidean jarri du Lakuak (2006 Urt 09)