Orain hiru urte, 2003ko otsaileko udalbatzarrean, bertan turismo paradorea egitea eskatu zuen Getxoko PPk, baina ezezko erantzuna jaso zuten Udal Gobernutik. Arruek azaldu duenez, “Espainiako Gobernuak jarri behar zuen Bake-Eder jauregia berriztatzeko dirua, baina ontzat hartu beharrean, ideia lehiaketa deituko zutela erantzun ziguten udal arduradunek; hortaz, paradorearen proiektua bertan aurkeztu beharko zela”. Oraindik ere, ideia lehiaketa ez dutela antolatu salatu du tokiko popularren bozeramaileak. “Horrenbeste denbora igaro eta gero, oraindik ez dakigu zer egiteko asmoa duten. Partikular batena izango balitz, eraikina baldintza duinetan izatea eskatuko lioke horri Udalak”, gaineratu duenez.
Ehun urte baino gehiago
Aznartarren Etxea izenarekin ere ezaguna den Bake-Eder jauregia Luis Elizalde arkitektuak altzatu zuen 1901ean eta zortzi urte geroago –1909an– Manuel Mª Smith-ek zaharberritu zuen, Neguriko aristokraten etxe gehienak eraiki zituen bilbotarra, hain zuzen ere. 2001ean sute batek suntsitu zuen eraikina eta, ordutik hona, hutsik eta hondatuta dago. Bere garaian, “babes bereziko monumentu-multzotzat” hartzen zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak.
Areetako Zugatzarte etorbideko 30. zenbakian eman dute gaurko prentsaurrekoa Marisa Arrue