Gorlizen 25 kilo elikagai eta konpresa batu dituzte Saharara eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 10a, 21:54

Gorlizko Udalak deituta, aipatu herrian Sahararen alde egin den atun lata, azukre eta konpresa bilketan 25 kilogramo jaso dira guztira, udaletxean eta kultur etxean. Larunbat honetan, otsailak 11, aterako da II. Euskal Karabana Bilboko Botika Zaharretik. Bertan, 40 ibilgailu baino gehiagok ekingo dio bideari Alacanteraino (Herrialde Katalanak), gero ferryan Oranera (Aljeria) eta handik basamortutik Tinduferaino (Aljeria). Lehenago Botika Zaharrean jaialditxoa egingo da, goizez, eta bertan ikusgai egongo dira 40 ibilgailu horiek goizeko 11etatik aurrera. Udal arduradun gorliztarrek adierazi dutenez, "saharar herritarrei ahalik eta elikagai gehien eramatea da karabanaren helburua, errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duten elikagai falta asetzeko". Argazkian, 2002ko karabana Alacanteko portuan / Lasonet.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun