Kalean bertan dagoen PPko lehenengo egoitza zabalduko dute Areetan larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 10a, 23:10

Larunbat honetan, otsailak 11, egoitza berria inauguratuko du Getxoko PPk, Areetako Zugatzarte kaleko 8. zenbakian. Marisa Arrue tokiko popularren presidenteak urtarril hasieran “Noticias de Alava” kazetan iragarri zuenez, joan den hilaren bukaeran ziren zabaltzekoak “EAE osoan, kalean bertan egongo den PPko lehendabiziko egoitza soziala”. Atzerapenak atzerapen bihar izango da ekitaldia. “Normaltasun demokratikoaren isla da aipatu egoitza irekitzea. Orain arte, ezkutatu eta pisuetan batzartu behar izan dugu”, adierazi zuen komunikabide gasteiztarrean Espainiko Kongresuko diputatu ere denak. Ordezkari popularrak azaldutakoaren arabera, batzoki eta herriko etxeen parekoa izango da Zugatzarteko lokala. “EAJk eta PSE-EEk egiten duten bezala, auzotarren arteko hartuemanak sustatu nahi ditugu”, dio Arruek. Besteak beste, Carmelo Barriok, Antonio Basagoitik eta Ignacio Astarloak parte hartuko dute 12:00etan hasiko den inaugurazio ekitaldian. Azken honek Espainiako egungo egoera politikoaren balorazioa egingo du; Madrilen PPko diputatu bizkaitarra da bera. Argazkia: Carlos Iturgaiz eurodiputatua ere izango da bihar Areetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun