Plentziako gaztea zauritu da herrian bertan izandako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 12a, 19:30

Ezbeharra larunbatean goizaldeko ordu batak hogei gutxitan jazo zen Plentziako Areatza etorbidean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak prentsa-ohan baten bidez jakinarazi duenez. Yamaha Tzr motozikleta batek –Bilboko matrikuladuna– eta Citroen Saxo batek talka egin zuten, lehenengoak aurrealdeaz bestearen alboa jota. Horren ondorioz, bi gurpileko ibilgailuaren gidaria, 29 urteko A.A.L. plentziarra larri zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten anbulantziaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun