"Gallagaren kontrako akusazio guztia beste atxilotu bati komisarian torturapean sinarazitako deklarazioan oinarritzen da. Aurreko epaiketetan, pertsona horrek deklaratu zuen torturaz sinarazi ziotela, baina Gallagak ez zuela zerikusirik horrekin. Hala ere, epaileek esan zuten ez ziotela epaiketan esandakoa sinisten, isolamenduan eta torturapean sinatu zuenari sinisgarritasun osoa ematen ziotela ordea eta 18 urteko zigor bi ezarri zizkioten Gallagari", diote amnnistiaren aldeko mugimenduko kideek.
Gaiaren inguruko berriak:
Jabier Gallaga preso algortarra Madrilera eraman dute (2006 Ots 01)
Jabier Gallaga birritan epaituko dute gaur (2005 Eka 17)