Urtzi Murueta gose grebari ekitearekin batera, kontzentrazioa egingo dute etzi Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 13a, 19:31

Leioako Urtzi Murueta (argazkian) eta Eskoriatzako Marixol Iparragirre 'Anboto' euskal preso politikoak gose greba mugagabe bati ekin diote, beraiekin batera Draguignaneko espetxe frantsesean –Leioatik 1007 kilometrora– dagoen Mikel Albizurekiko 'Mikel Antza' (Donostia) elkartasuna adierazteko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez. Hori dela eta, elkarretaratzea izango da asteazken honetan, otsailak 15, Leioako Boulevardean, 20:00etatik aurrera.

Mikel Albizu isolamendu egoeran daukate atxilotu zutenetik, orain urte t’erdi gutxi gora behera. "Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kontra ematen diren eskubide urraketak salatu eta horien amaiera exijitzea gizarte osoari dagokiolako danok mobilizatu beharra dugu", diote errepresioaren aurkako erakundeko kideek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun