Gorlizko Udalak onartu berri duenez, errotonda eraikiko dute Armintza Bidea aldean, hain zuzen ere, Tribiñu, Orbeta eta Itsasbide kaleen elkargunean. Patxo Igartua alkateak adierazitakoaren arabera, “lotura berri honekin, arindu egingo da udalerri barruko trafikoa eta hondartzara doana, batez ere Armintzako errepidetik datorrena”. Dagozkion lanak bi alditan egingo dituzte, “ibilgailuen eta oinezkoen joan‑etorriak ahalik eta gutxien eteteko”. Errotonda berriak, 8,50 metroko erradioa izango du, eta 3,75 metro zabaleko bi erreik inguratuko dute. Horren kostua 571.872,83 eurokoa da, eta aurreikuspenaren arabera, lanok lau hilabete eta erdi iraungo dute. Argazkian, Gorlizko udaletxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!