Galder Bilbao preso algortarra isolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 13a, 20:29

Galder Bilbao “Txapi” Algortako euskal preso politikoa joan den asteartean, otsailak 7, bakartu zuten Soto del Real (Madril) espetxeko isolamendu moduloan, eta harrez gero isolaturik jarraitzen du, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez. Bere familiarrek adierazi dutenez, egun horretan, patioan zegoenean, funtzionarioen bulegora joateko deitu zuten moduloko bozgorailuetatik. Bertan, lau funtzionarioen artean hartu eta besterik gabe isolamendura eraman zuten, "bestelako azalpenik gabe". Hasiera batean, lehenagoko konturen batengatik edo euskal preso politikoek daramaten dinamikagatik izango zela uste bazuen ere, errepresioaren aurkako mugimenduak adierazi duenez, "bi egun beranduago hauxe leporatzen diotela jakinarazi zioten Bilbaori: preso sozialak matxinatzera bultzatu, deituak izaten diren ezagutze-saioetara joan ez daitezela eskatuz". Algortako gazteak horren gainean ez dakiela ezer aipatu du.

"Egin duenagatik isolatuko balute tira, baina ez bururik ez buztainik ez duen akusazio horren bidez bakartzeak harrituta utzi duela eta ez dakiela neurri horren nondik norakoak. Bestela ere, ez daki noiz arte izango duten isolamenduan", gaineratu dute amnistiaren aldeko erakundetik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun