Auto istripua izan ondoren pertsona bat salatu dute Berangon alkoholaren eraginpean gidatu zuelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 13a, 21:38

Ertzaintzak getxoztar bat atxilotu zuen atzo goizean Berangon bere autoa errepidetik atera eta farol baten kontra jo ondoren. EAEko Herrizaingo Sailaren arabera hainbat lekukok ziurtatu du gidaria BI-637 errepidetik, Uribe Kostako korridorea, zihoala Plentziako norabidean Gasteizko matrikula zuen BMW batean goizeko 4:55ean eta une horretan errepidetik atera eta kale-argiaren kontra talka egin zuen. Ertzaintza istrupuaren gunera bertaratu zen eta gidaria "alkoholaren eraginpean" zegoela jaso du. F.G.M. 39 urteko getxoztarra Gurutzetako ospitalera eraman zuten zauri larriak zituela. Era berean, Ertzaintzak gidaria salatu du trafiko segurtasunaren kontrako delitu baten ustezko egilea delakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun