 Gorlizko Kultur Etxeak ekitaldi bi antolatu ditu asteburu honetarako herriko gaztetxoentzat, dohainik. Larunbat honetan, otsailak 18, “Marilo betilo” ipuin kontaketa saioa eskainiko du Behi Bi’s izeneko taldeak, ikastetxean bertan. 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako emanaldia, 18:30ean hasiko da. Hurrengo egunean, igandean, ume eta gazteek zine emanaldia izango dute ohiko lekuan, hau da, Gorlizko udal erakusgelan, Eloisa Artaza kaleko 3. zenbakian. Arratsaldeko bostetatik aurrera, “Valiant” filmea (argazkian) proiektatuko dute bertan.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!