Getxoko udaltzainek bi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Algortan, 25, 22 eta 28 urtekoak. Hainbat saltokitan lapurtutako kreditu-txartelekin erosketak egitea leporatzen diete. Polizia agenteek egindako ikerketen arabera eta Getxoko Udaleko prentsa bulegoak zabaldu bezala, "atxilotutako lagunek mota horretako delituak egiten zituzten". Hori oinarritzat hartuta, Getxo udalerrian, Leioan eta Bilbon egindako beste delitu batzuk leporatu dizkiete. Saltokietan sartzen omen ziren ustezko lapurrak eta horietako bik saltzailea distraitzen zuten bitartean, hirugarrenak kreditu-txartelak, dokumentazioa eta dirua lapurtzen zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!