Getxoko Udaltzangoak bi gazte, 19 eta 21 urtekoak, atxilotu zituen larunbat gauean, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita. Saltzeko 200 gramo haxix zeukaten horiek, polizia iturrien arabera. Asteburuetan dispositibo berezia ezartzen du udalerriko hainbat parketan tokiko poliziak. Gauzak horrela, Getxoko Monte Jata kalean zegoen patruila-auto bateko agenteek "beste ibilgailu bat polizi-autoa sahiesteko maniobra egiten ikusi zuten",
Getxoko Udaleko prentsa-bulegoak jakinarazi duenez. Auto horri jarraitu ondoren, hura gelditu eta udaltzainek "dirudienez saltzeko prest zeuden 200 gramo haxixa atzeman zituzten barruan". Ondorioz, bertan zihoazen bi mutilak atxilotu zituzten: I.O.A, Algortakoa eta 21 urtekoa, eta I.U.M, Itzubaltzeta / Erromokoa eta 19 urtekoa. Bi gazteekin zihoan neska ere identifikatu zuten. Argazkia:
De drogas.