Guztira 15.000 bisitari izan dira asteburu honetan Algortako Telletxe plazan ospatu den Gazta Azokan, Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazitakoaren arabera. Ostiralean ateak ireki ondoren, hiru egunetan zehar, bisitariek hainbat gazta mota dastatu eta erosteko aukera izan dute. Antolatzaileen arabera, aurtengo edizioan, besteak beste, EAE, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Kanariar Irlak, Galizia eta Kantabriatik hurreratutako ekoizleak parte hartu dute ferian. Guztira 50 gazta ezberdin zeuden salgai; ore biguinekoak, Idiazabal, hauntz-esnekoak, gazta urdina, titizkoa, Erronkarikoa tartean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!