Gotzon Alcalde sopeloztarra atxilotu dute Frantzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 14a, 11:04

Frantziako Poliziak atzo Montluçon herrian (Allier departamendua, Frantzia erdi aldean) egindako operazioan bi ustezko ETAko kide atxilotu zituen arratsaldeko 18:30ak aldera, etxetik irtetzen ari zirela. Frantziako berri agentziek zabaldutakoaren arabera, atxiloketa Espainiako Poliziarekin koordinatuta egon da. Kaleratutako argazki eta datuen arabera, atxilotuak Gotzon Alcalde Etxeandia sopeloztarra eta Leire Etxebarria Simarro basauritarra dira. Biei leporatu diete ETAko faltsifikazio taldeko kideak izatea. Komunikabideek nabarmendu dute biak bikotea direla, armarik ez zeramatela eta abuztuaz geroztik Poliziaren zaintzapean zeudela. Atxiloketak Espainiako Estatuak emandako euroagindu baten harira egin dituzte. Gaur goizean Frantziako poliziak miatuko du bien etxea eta gaur iluntzeko 20:00etan Alcalderen atxiloketa salatzeko mobilizazioa egingo dute Sopelako udaletxe aurrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Ustezko bi etakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak Montluçonen (Berria)

Poliziak bi euskal herritar atxilotu ditu Montluçon-en (Gara)

ETAko bi ustezko kide atxilotu dituzte Frantzia erdialdean (Eitb24.com)

Gotzon Alcalde atxilotu dute (Etengabe, 2006-Ots-13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun